14 eta 51 urte bitarteko 36 triatletek osatzen dute Oberena Triatloi taldea. Horietako batzuk distantzia ertain eta luzeko lehiaketetan zentratzen dira, eta bertan erakundea ordezkatzen dute egutegi nazionalean eta erregionalean. Beste batzuk, berriz, espezialitatea sasoi fisikoari eusteko eta ariketa fisikoa egiteko asmo onarekin praktikatzen dute.
Jarduera astelehenetik ostegunera 19:00etatik 22:00etara garatzen da, eta entrenamendu gidatuak honako hau konbinatzen du: aretoko indar-ariketak, indor-zikloko saioak, lasterketako eta igeriketako teknikak eta pilatesa.
Ibilbide laburra izan arren, ez zaio harrobirik falta sail honi. Haur triatloi taldean 7 eta 12 urte bitarteko 18 haur daude. Hainbat kide Oberenaren alde lehiatzen dira Nafarroako Kirol Jokoetan.
Triatleta gazte hauentzako entrenamendu-ordutegiak astelehen eta asteazkenetan izaten dira 17:30etik 18:30era, bertan haurren adinari egokitutako igeriketa eta lasterketa-teknika saioak egiten dira.
Anima zaitez, izan zaitez familia handi honen parte, zure zain gaude, ez zara damutuko.