Saila 4 eta 70 urte bitarteko 250 tenislarik baino gehiagok osatzen dute.
Urte osoan zehar, askotariko jardueren programa garatzen dugu, besteak beste:
Neguko eskola. Irailaren erdialdetik ekainaren erdialdera arte, Iñaki Alcalde eta bere entrenatzaile talde osoaren zuzendaritzapean. Mini teniseko, hastapeneko, hobekuntzako, helduentzako eta lehiaketako taldeentzako eskolak eskaintzen dira. 16:00etatik 22:00etara eta goiz batzuetan 9:00etatik 14:00etara.
Udako eskola. Ekainaren amaieratik irailaren hasierara. 4 eta 14 urte bitartekoentzako campusak, helduentzako ikastaro trinkoak eta lehiaketa-entrenamenduak eskaintzen dira asteka. Banakako entrenamenduak ere eskaintzen dira.