Gizarte-erantzukizunari dagokionez, Oberenak gizarte-garapeneko hainbat ekimenetan parte hartzen du.
Oberena lagunarteak, 2012tik, “La Mandarra Solidaria” dohaintza ekonomikoa eskaintzen duen saria ematen du urtero, “helburu humanitarioak dituen eta jarduera-eremua Nafarroan duen edo Nafarroan ordezkaritza eta jarduera duen edozein erakundek edo proiektuk” jaso dezakeena.
Orain arte saritutako erakundeak honako hauek dira:
Erakundeak beste erakunde batzuekin ere kolaboratzen du, besteak beste, ASPACErekin, zeinarekin Gabonetako Haur Futbol Txapelketa antolatzen dun, edo ANAIFrekin (Haurrak eta Familia Laguntzeko Nafarroako Elkartea), zeinarentzat dirua lortzeko ongintzazko ospakizuna antolatu zuen.
Gainera, Oberenak deskontuak egiten dizkie bazkideei, desgaitasun-mailaren arabera.