Urtero bi txapelketa antolatzen dira bazkideentzat, bata Gabonen aurreko astean eta bestea Bazkidearen Astean abuztuan. Horrez gain, ranking sozial bat ere antolatzen da, urtean zehar hilabetero ospatzen dena, udan izan ezik. Lau edo bost jokalariko taldeak sortzen dira, eta guztien artean hileroko liga txikia bat jokatzen dute. Hilabete bakoitzaren amaieran taldeak berrantolatzen dira, lehenengo biak goiko taldera igoz eta azken biak beheko taldera jaitsiz. Modu horretan, hilero jokalari ezberdinekin lehiatzen da.
Hastapeneko eta hobekuntzako haur-eskola bat dugu.