Dantza taldea 1941ean sortu zen, eta gaur egun 120 kide inguru ditu, 7 eta 15 urte bitarteko txikien taldearen, nagusien taldearen eta fanfarrearen artean banatuta daudenak.
Dantza eta jantzi errepertorio handiena duen Nafarroako taldeetako bat da, eta, horri esker, mota askotako emanaldiak egin ditzake, bai herriko eta auzoetako jaietan parte hartuz, bai nazioarteko folklore-jaialdietan.
Azken jarduera mota honetan, Oberena mundu osotik ibili da: Frantzia, Bulgaria, Alemania, Hungaria, Albania, Kanada eta beste hainbat herrialde bisitatu ditu.
Taldearen jardueraz gain, astero-astero gure folkloreko dantza ezberdinak ikasteko biltzen den talde bat ere badago.