Klubeko sarrera nagusia Sebastian de Albero kalean dago, Gayarre eta Blas de Laserna kaleak dituen biribilgunearen ondoan.
Sarrerako eraikinean, sarbideez gain, atezainaren etxebizitza eta bulego nagusiak daude.
Elkartera sartzeko, NAHITAEZKOA da bazkide-txartela irakurletik pasatzea. Bazkide-txartela pertsonala eta besterenezina da. Elkarteko edozein langilek eska diezazuke edonoiz txartela erakusteko. Ezingo da instalazioetara bizikletaz, patinetez, patinez eta antzekoez sartu.
Bazkide batekin datozen pertsona guztiek 2 euroko kuota ordaindu beharko dute edozein zerbitzu edo instalaziotara (tabernara, jatetxera, erretegietara, haurrentzako zinemara…) sartzeko. Gonbidatuaren ardura duen bazkideak klubeko harreran jaso beharko du aldez aurretik ordaindutako gonbidatuarentzako txartela. Bazkidea izango da bere gonbidatuen jokabidearen arduraduna Oberenan dauden bitartean, eta nahitaez egon beharko du klubeko sarrera nagusian, instalazioetara sartu ahal izan daitezen. Arau hori alda daiteke Zuzendaritza Batzordeak ezarritako salbuespenezko egunetan. Bazkideak nor den eta zenbat gonbidatu dituen jakinarazi beharko du derrigorrez harreran, klubaren kontrolerako. Lehiaketako partidak ikustera joaten diren senide eta lagunek erabat debekatuta dute instalazioetara sartzea, kirol-esparrura eta tabernara izan ezik.
Debekatuta dago hamabi urtetik beherakoek igogailua erabiltzea, adineko pertsona batekin joan ezean. Elkartea “kerik gabeko eremua” da . ” Tabakismoaren aurkako osasun-neurriei eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen abenduaren 26ko 28/2005 Legea” aplikatuz, berdegunean eta aire zabaleko guneetan baino ezin da erre. Lege hau hausteak zehapen ekonomiko handiak dakartza, bai arau-hausleari, bai elkarteari aplikagarriak direnak; beraz, araua bete egin behar da. Bazkide batek harreran giltza bat eskatzen badu, justifikatutako arrazoi batekin instalazioetako lokalen bat erabiltzeko, bazkide-txartela gordailuan utzi beharko du, eta emandako giltza itzultzen duenean jasoko du.